XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer egiten duzu hemen? Bakarrik al zaude?.

- Nagusia herrira joan zait zaldi eta kotxe bila - erantzun zion emakumeak - eta bero handia egiten duenez, ni hemen geratu naiz itzalean, bera etorri arte.

- Zure senarrak asko luzatuko al du etortzen?- galdetu zion neskameak.

- Honez gero laister etorriko da - erantzun zion emakumeak.

- Nahi baduzu ilea orraztuko dizut bitartean....

Emakumeak ez zuen inolaz ere nahi, baina neskame hark poltsikotik orraze bat atera zuen eta, haizeak banatuta zeuzkala eta, ilea orrazten hasi zitzaion.

Neskame zahar hura ez zen bitartean isiltzen, galdetu eta galdetu: Zenbat seme-alaba zeuzkaten, senarrak zein ohitura zeuzkan, zenbat neskame eta morroi bizi ziren etxean... isildu gabe!.

Halako batean, kolkoan zeraman orratz handi bat atera eta... zasta! buruaren erdi erdian sartu zion emakumeari.

Emakumea uso eder bat bihurtu zen eta hegan aldegin zuen handik.

Neskameak emakume eder haren soinekoak jantzi zituen eta eserita jarri zen gizonaren zain.